XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argentinan, oihal eta soineko dendak zeuzkan, eta Belgikatik zetorkion materiale eskaria jasotzera heldua, dudarik gabe kanpokoa eta iritsi berria zirudien neskaren negar zotinak harritu eta hunkitu egin zuen.

Ostatu eman zion Manolok, eta bi astez egunero joan zen Frantziska portura, han ibiltzen zelarik goizetik iluntzeraino, ez Alberto aurkitzeko itxaropenez, baizik eta bere bihotzari Albertoren behin betiko galera onartzeko eta egoera larriaz jabetzeko beharrezko zitzaion denbora neurtu nahi zuelako eta, bere pena, portuan abandonatu, ahaztu behar den oroimen txar bat bezala.

Ez zuen ametitu Albertoren oroimenak tarteka bere bizitzaren etsipena hautsi eta pakea aztoratzea.

Beraz, Manolok proposatu zion neskame lana onartu eta portua utzi zuenetik inoiz ez zen berriro Albertoren oroitzapenik berpiztu haren gogoan.

Frantziskaren helburuetan azarearen esku dirudien desbideraketa honen ondoren, ezer gutxi dakigu beraz ia berrogeita lau urtez.

Lana egingo zuen, dirua ere bai, eta egun batean, Argentinara joan bezala, neskazahar, itzuli egin zen.

Han aurreztutakoak, hemengo diruaren balio eskasarekin, aberats egin zuen emakumea, eta jaioterriari, aurrerakuntza zuten bazterretan mirestu zituen bi gauza ekarri nahi izan zizkion: kaminoa eta ura.

Herritik haran erdira zihoan gurdibidea zabaldu eta asfaltatu ondoren, mendiko arrastoa ireki eta iturritik ur korrontea jarri zuen lixiba putzuraino.

Frantziska itzuli eta gutxira gutun batek asaldatu zituen Albertoren anaiak, jadanik gurasoak hilda, bakarrik batzuek eta ezkonduta besteak bizi zirenak.

Erremitean, Alberto Goenaga.